2017/02/07

Matiara bisita

Aurreko asteazkenean, otsailak 1, Matia egoitzako Rezola eraikinean egon ginen  adineko gizon eta emakumeekin solasaldian.

Nola bizi diren, zer egiten duten, beraien familia harremanei buruz,…kontatu ziguten.Ikasleek, interesaturik  entzun zieten eta galdera ugari egin zizkieten. Konplizitate polita suertatu zen.





2017/02/02

Zorionak, 5.mailako neska futbolariak!

Lehengo larunbatean 5.mailako neskak playerotako futbol txapelketako finalean bigarrenak geratu ziren.Zorionak, neskak!!!